Gizartea
KORONABIRUSA
Kirol-estadioen edukiera % 75etik 85era handitu da
EITB MEDIA
Esparru itxietan, berriz, edukiera % 50etik 75era handituko da. Neurria ostegunean sartuko da indarrean, baita kanpoaldean maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzea ere.
-
Kirol-estadioen edukiera 75etik % 85era handitu da
Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek kirol-ekitaldien edukiera % 75etik % 85era handitzea adostu dute kanpoko eremuetan, eta % 50etik % 75era, itxiak badira.
Omikron kasuen gorakadaren aurrean, pasaden urtarrilaren 26an % 75eko eta % 50eko edukiera-mugak mantentzea erabaki zuten Ministerioak eta erkidegoek, baita babes-neurriekin jarraitzea ere, hala nola maskara erabiltzea edo edatea, jatea edo erretzea debekatzea.
Orain, Lurralde arteko Osasun Batzordeak araua berrikusi eta kirol-instalazioen pertsona kopuruaren muga zabaltzea erabaki du, Futbol Liga eta saskibaloiko ACB barne. Hala, Hego Euskal Herriko futbol estadioen edukiera % 10 handituko da ostegunetik aurrera.
Bestalde, eta Carolina Darias Osasun ministroak ostiralean iragarri bezala, maskararen nahieztako erabilera aire librean bertan behera uztea erabaki dute batzordean. Ekitaldi jendetsuetan, kirol ekitaldiak barne, metro terdiko distantzarik ez dagoenean soilik izango da derrigorrezko maskara jarrita izatea kanpoaldean. Gomendioa, berriz, hiriguneetako toki jendetsuetan erabiltzea.
Neurriok bihar onartuko ditu Ministroen Kontseiluak, datorren ostegunean indarrean sartu ahal izateko.