Itxi

Gizartea

URTEURRENA

INFOGRAFIA: Ertzaintzaren 40 urteko bideko hainbat mugarri

EITB MEDIA

1982ko otsailaren 8an sortu zen ofizialki Ertzaintza. Egun horretan hasi ziren formazioa jasotzen lehen promozioko agenteak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

  • Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

    Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

40 urte beteko dira datorren asteartean, otsailak 8, Ertzaintza jaio zela. Lehen promozio hartako 16 agente, oraindik, lanean ari dira, denak gizonezkoak, emakumeek ez baitzuten aurkezteko eskubiderik izan. Eusko Legebiltzarra eta Ajuria Enea lehendakariaren egoitza ofiziala zaintzea izan ziren Ertzaintzaren lehendabiziko egitekoetakoak.

2022 honetan, lau hamarkadatan egindako bidea eskertu nahi dio Eusko Jaurlaritzak euskal poliziari, eta horretarako, hainbat ekitaldi instituzional antolatuko dituzte urtean zehar.

Ondorengo  infografian, Ertzaintzaren 40 urteko bideko hainbat mugarri daude jasota.