Itxi

Gizartea

koronabirusa

LABIren Aholku Batzordea otsailaren 13a baino lehen bilduko da, Urkulluk iragarri duenez

agentziak | eitb media

Euskadiko Babes Zibildeko Planaren Aholku Batzordea unean indarrean dauden murrizketak amaitu baino lehen elkartuko dela aurreikusi du lehendakariak.

  • Jendea kalean, musukoarekin. Artxiboko argazkia: EFE

    Jendea kalean, musukoarekin. Artxiboko argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan iragarri duenez, Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea (LABI) otsailaren 13a baino lehen elkartuko da, pandemiaren bilakaera aztertzeko. Izan ere, egun horretan amaituko dira unean pandemia kontrolatzeko indarrean dauden murrizketak.

Hala jakinarazi du Nadia Calviño presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroarekin batera Gasteizen egindako agerraldian, Europako suspertze funtsen kudeaketa eztabaidatzeko bildu ondoren.

Besteak beste, lehendakariak musukoaren erabilera izan du hizpide, datorren ostiraletik aurrera derrigorrezkoa izateari utziko baitio kanpoaldean. Gogora ekarri duenez, erabilera horren derrigortasuna Espainiako Gobernuaren eskuduntza da.

"Espero dugu adierazle guztien bilakaera positiboa berresten jarraitzea, bai hemen bai Espainiako Estatu osoan", gaineratu du.