Gizartea
KORONABIRUSA
Behera egin du positiboen kopuruak Nafarroan, eta 800en bueltan kokatu
EITB MEDIA
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak koronabirus kasuei dagokienez.
-
Nafarroako bi osasun langile. Artxiboko argazkia: EFE
Atzo, osteguna, 802 positibo zenbatu zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera. Duela astebete baino 580 kutsatze gutxiago dira (1.382) eta duela 14 egun baino 1.197 gutxiago (1.999).
Bezperan, asteazkenean, 927 kasu atzeman zituzten. Halaber, 13 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten; horietako bi, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU).
Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, guztira, 223 gaixo daude ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.