Gizartea
Koronabirusa
Kalean musukoen erabilera "aldi baterako" izango dela errepikatu du Dariasek
Agentziak | EiTB Media
"Aldi baterako" neurria dela ziurtatu du Osasun ministroak. Espainia "bide egokian" dagoela erantsi du, kasuen "beheranzko joera" batekin; beraz, neurria arintzetik "hurbilago" daude.
-
Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Carolina Darias Osasun ministroak asteazken honetan errepikatu duenez, kanpoaldean maskaren erabilera "aldi baterako" izango da. Neurria arintzetik "hurbilago" daudela ziurtatu du Dariasek, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak horrela adosten baldin badu.
Moncloan egindako agerraldian, Diputatuen Kongresuan asteartean egindako adierazpenak gogora ekarri ditu ministroak. Musukoak kalean derrigorrezkoa izateari uztea eskatu dute erkidego batzuek.
"Aldi baterako" neurria dela ziurtatu du Osasun ministroak. Espainia "bide egokian" dagoela erantsi du, kasuen "beheranzko joera" batekin; beraz, neurria arintzetik "hurbilago" daude.
Maskara kanpoaldeam derrigorrezkoa izateko dekretua onartu zuen Diputatuen Kongresuak asteartean, baina onarpenak arauaren inguruko eztabaida areagotu du, seigarren olatuan murgilduta. Horrela, lau erkidegok -Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon eta Galizia- derrigortasunarekin bukatzea eskatu dute. Beste lau lurraldek -Valentzia, Kantabria, Andaluzia eta Euskadi-, ostera, covid-19 pandemiaren aurkako neurria aldarrikatu dute.