Nafarroak hiru hildako, 1.382 positibo berri eta 13 ospitaleratze izan ditu, horietako hiru ZIUn
Nafarroak 1.382 covid-19 positibo berri baieztatu ditu ostegunean 3.300 proba egin ondoren. Positibotasun tasa % 41,9koa da. Gainera, hiru hildakoren berri eman dute.
Aurreko egunarekin alderatuta, beherakada eman da; izan ere, asteazkenean 1.642 kasu antzeman zituzten Foru Erkidegoan, % 41,6ko positibotasunarekin. Asteartean 1.754 kutsatu (% 41,6), astelehenean 1.836 positibo (% 42,1), igandean 1.265 kasu (% 57,3), larunbatean 1.284 (% 54,2), ostiralean 1.887 (% 43,1) eta iragan ostegunean 1.999 (% 45,2) baieztatu zituzten.
Atzo 13 ospitaleratze izan ziren, horietako hiru ZIUn. Guztira, 241 paziente Nafarroako ospitaleetan daude covidak jota, horietako 28 ZIUetan.
Txertaketari dagokionez, ostegunean 3.874 dosi eman zituzten. Guztira, 1.340.849 dosi banatu dituzte Nafarroan. Azkenik, 544.337 pertsonak txertaketa bukatu dute.
Albiste gehiago gizartea
Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Dozena bat baso-sute baino gehiago Espainia kiskaltzen ari dira, eta gutxienez bi hildako utzi dituzte
Sute gehienak Gaztela eta Leonen (5.000 pertsona baino gehiago daude etxetik kanpo) eta Ourensen (Galizia) piztu dira, baina Tres Cantosen (Madril), Navalmoralejon (Toledo) eta Tarifan (Cadiz) ere sute handiak izan dira.
Elkarretaratze jendetsua egin dute Pobesen Viloriako hilketa salatzeko
Kartzelara bidali du epaileak Vilorian 34 urteko gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gaztea. Erriberagoitiko udalak ezarritako hiru dolu-egunetako lehena da gaurkoa, eta gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute herritarrek.
Ezkaba mendiaren magalean aurkitu dute joan den ostiralean Atarrabian desagertutako 70 urteko gizonaren gorpua
Gorpua toki malkartsu batean dagoenez, erreskate helikopteroa beharko da gorpua bertatik ateratzeko, ondoren autopsia egiteko.
Dozenaka pertsonak Urumea ibaia garbitu dute "altxorraren bila" berezi batean
Aste Nagusiko egitaraua zabala da eta hiriko txoko guztietara zabaltzen da. Gaur, Loiola auzoan, 40 pertsona sartu dira urumea ibaian 15 kanoatan, "altxorraren bila" original batean parte hartzeko. Helburua ibaia garbitzea zen, eta parte-hartzaileek mota guztietako hondakinak aurkitu dituzte.
Fuenmayorreko kanpalekuan oporretan zegoen 7 urteko ume bizkaitar bat hil da
Errioxako Gobernuak ez du heriotzaren zergatiaren berri eman, baina baztertu egin du bero-kolpe batengatik edo istripu batengatik izan denik. Haurra Sestao River futbol taldeko jokalaria zen.
Nojan agertu den alga asiarra Kantauri itsasoko gainerako lekuetara zabal daitekeela ohartarazi du Kantabriak
Kantabriako Gobernuak joan den ostiralean ekin zion Nojako hondartzak estali dituzten alga horiek biltzeari. Lehenengo hiru egunetan 1.620 tona erretiratu ziren eta udalaren lursail batean utzi zituzten, tratatu eta konpost bihurtzeko.
Gizon bat atxilotu dute Donostian barbakoa batean sartu eta bertan zegoen pertsona bati bularrean labankada bat emateagatik
Gertakaria astelehen arratsaldeko zortziak aldera izan zen, Gipuzkoako hiriburuko Bidebieta auzoan.
Muturreko tenperaturei aurre egiteko aholku sorta
Azken egunetan pilatutako beroak eta aste amaierara arte aurreikusitakoak, nahitaez prebentzio-neurriak areagotzea eskatzen duela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako gomendio batzuk argitaratu ditu.
Zarrakazteluko suteak 220 hektarea erre ditu, Nafarroako Gobernuaren arabera
Gaur sutea itzaltzeko lanekin aurrera jarraitu dute. Egoera "hobera egiten ari da", eta suak inguratuta eta egonkortuta jarraitzen du. Arratsalderako iragarpen meteorologikoa bete da, 18:30etatik haize ufada bortitzak izan baitira, eta horrek sua berpiztea eragin du, baina "arazorik gabe kontrolatu dute".