Gizartea
KORONABIRUSA
Lau pertsona hil dira Nafarroan eta 20 ospitaleratze eta 1.642 positibo zenbatu dituzte
Onintza Aiestaran | EITB MEDIA
Gaur egun, 256 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 26, ZIUetan.
-
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea. Argazkia: EFE
Atzo, lau pertsona hil ziren covid-19az jota Nafarroan, ostegun honetan Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Halaber, 20 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Guztira, 3.814 proba egin zituzten atzo eta horietatik 1.642k eman zuten positibo.
1.724 zenbatu zituzten asteartean (% 41,6), eta 1.836, astelehenean (%42,1). Duela astebete, 1.885 izan ziren, eta duela bi aste, 2.674. Datuei begiratuta, pandemiaren seigarren olatuak beherantz egiten jarraitzen du Nafarroan.
Ospitaleetan, berriz, 256 pertsona daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta ZIUetan daude horietako 26.
Txertaketari dagokionez, atzo 3.662 dosi jarri zituzen. Guztira 1.337.124 dosi jarri dituzte eta 544.230 herritarrek dute pauta osoa Nafarroan.