Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Osasunbidea ostegunean hasiko da 18 eta 29 urte arteko gazteei hirugarren dosirako hitzorduak ematen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, otsailaren 1ean hasiko dira 18 eta 29 urte arteko gazteei covid-19aren aurkako txertoaren errefortzu dosia ematen.

  • Gazte bat covid-19aren aurkako txertoaren dosia hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Gazte bat covid-19aren aurkako txertoaren dosia hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak iragarri du ostegun honetan hasiko dela 18 eta 29 urteko gazteei hitzorduak ematen covid-19aren aurkako txertoaren errefortzurako dosia jaso dezaten.

Guztira, 59.000 pertsona daude adin-tarte horretan. Alabaina, azkeneko dosia hartu zenetik edo gaixotasuna igaro denetik gutxienez 150 egun pasatu behar direla kontuan hartuta, lehenengo txanda honetan 30.000 gazte txertatuko dituztela aurreikusi dute.  

Santos Indurain Osasun kontseilariak azaldu duenez, ostegun honetan hasiko dira hitzorduak ematen sakelako telefonoetara SMS mezuak bidalita, eta txertaketa otsailaren 1ean abiatuko dute Iruñean, Tuteran eta Lizarran.

Horrez gain, kontseilariak jakinarazi du txertoa hitzordurik gabe hartzeko gunea Iruñeko seminarioan egongo dela aurrerantzean, eta ez Forem erakustazokan, orain arte bezala.

Joan den abuztutik, 12.075 pertsonak jarri dute txertoa hitzordurik hartu gabe.