Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Edukierak murriztuta jarraituko du futbol estadioetan eta saskibaloi pabilioietan

Agentziak | EITB Media

Osasun Ministerioak eta erkidegoetako agintariek hala erabakita, aurrerantzean ere edukiera % 75ekoa izango da kanpoan egiten diren kirol ekitaldietan eta % 50ekoa eremu itxietan.

  • Realeko zaleak harmailetan. Artxiboko argazkia: EFE

    Realeko zaleak harmailetan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Osasun Ministerioa eta erkidegoetako agintariak gaur arratsaldean bildu dira eta, besteak beste, kirol-ekitaldietako edukierei lotutako murrizketak mantentzea erabaki dute.

Hortaz, aurrerantzean ere, edukiera % 75ekoa izango da kanpoan egiten diren kirol ekitaldietan -futbol estadioetan, adibidez- eta % 50ekoa eremu itxietan -saskibaloiko pabiloietan-.

Carolina Darias Osasun ministroak ez du data zehatzik aipatu, baina EFE agentziak zabaldu du edukierari lotutako murrizketak beste hilabete batez egongo direla indarrean.

Horrez gain, Lurraldeen arteko Osasun Batzordeak berretsi egin du ikusleek musukoa derrigorrez erabili beharko dutela eta kirol-ekitaldietan galarazita egongo dela edatea, jatea edo erretzea.