Gizartea
KORONABIRUSA
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, 1.655 positibo berri zenbatuta
EITB Media
Duela astebete, 1.923 kutsatze zenbatu zituzten, eta duela bi aste, 2.999.
-
Jendea kalean, maskararekin. Artxiboko argazkia: EFE
1.655 koronabirus kasu hauteman zituzten atzo Nafarroan, Foru Gobernuak asteazken honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera.
Duela astebete, 1.923 kutsatze hauteman zituzten, eta duela bi aste, 2.999.
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, baina ospitaleetako presioa arintzerako otsaila izango dela aurreikusi du Foru Gobernuak. Hori dela eta, indarrean dauden neurri murriztaileei eutsi nahi die Nafarroako Gobernuak, otsailaren erdialdera arte. Gaur bertan eskatuko dio horretarako baimena Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari.