Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

2022an astegun batean izan den positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 1.757

EITB Media

Arrotxapea eta Bigarren Zabalgunea izan dira auzo astinduenak azken 24 orduetan.

  • Behargin bat Nafarroako ospitale batean lanean

    Behargin bat Nafarroako ospitale batean lanean

Urtarrilaren 25 honetan, gora egin du berriro kutsatze kopuruak Nafarroan, 1.757 kasu berri atzeman ostean. Hau da, aurreko egunean baino 492 kasu gehiago eta larunbatean baino 523 gehiago zenbatu dituzte. Hala eta guztiz ere, urtea hasi zenetik astean zehar atzemandako kopuru txikiena da gaurkoa.

Arrotxapea eta Bigarren Zabalgunea izan dira auzo astinduenak azken 24 orduetan.

Ospitaleetako egoera, berriz, honako hau da: 276 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratuta, eta 33 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.