Itxi

Gizartea

ISTRIPUA MENDIAN

Eskiatzaile nafar bat hil da Suitzako Alpeetan

EITB Media

Suitzako Alpeetako Zermatteko pistetan senide eta lagunekin eskiatzen ari zela istripua izan du eta bertan hil da. 46 urte zituen eta Barañaingoa zen jatorriz.

46 urteko gizon nafar bat hil zen atzo Suitzako Alpeetan.

Zermatteko pistetan senide eta lagunekin eskiatzen ari zela istripua izan zuen eta bertan hil zen. 

Hildakoa Barañaingoa zen jatorriz.