Gizartea
KORONABIRUSA
Hiru hildako, 28 ospitaleratu, horietako hiru ZIUn, eta ia 2.000 positibo berri Nafarroan
EITB Media
Egun 273 pertsona daude ospitaleetan, horietako 34 ZIUetan. 4.421 proba egin dituzte; beraz, positibotasun tasa 45,2koa da, aurreko egunean baino handiagoa.
-
Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Covid-19 positibo berrien kopuruak gorakada txiki bat izan du azken orduetan Nafarroan; izan ere, 1.999 zenbatu dituzte ostegunean. Gainera, hiru hildako eta 28 ospitaleratu gehiago, horietako hiru ZIUn, baieztatu dituzte.
Bestalde, 4.421 proba egin dituzte; beraz, positibotasun tasa 45,2koa da, aurreko egunean baino handiagoa. Asteazkenean % 42koa izan zen, 4.485 probatan 1.885 covid kasu antzeman baitzituzten.
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, egun 273 pertsona daude ospitaleetan, horietako 34 ZIUetan.
Txertaketari dagokionez, ostegunean 2.651 dosi eman zituzten Foru Erkidegoan. Guztira, 1.316.211 txerto banatu dituzte dagoeneko, eta 543.106 pertsonak txertaketa bukatu dute.