Gizartea
KORONABIRUSA
18 eta 39 urte arteko 40.000 herritarrek eskatu dute hitzordua indartze dosia hartzeko
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Gainera, atzo Osakidetzak 18 urtetik gorakoentzat hitzordua abian jarri zuenetik, 9.000 pertsonak baino gehiagok egin dute dagoeneko eskaera.
-
Herritar bat txertoa jasotzen
18 eta 39 urte bitarteko 40.000 pertsonak jaso dute indartze dosia hartzeko hitzordua Euskadin astelehenetik, EITB Mediak jakin duenez.
Osakidetza atzo hasi zen 18 urtetik gorakoei txerto gehigarria emateko hitzorduak ematen, eta ordutik 9.289 pertsonak egin dute eskaera. Osakidetzaren arabera, 28.000 hitzordu daude eskuragarri 18 eta 29 urte bitartekoentzat, eta 11.000, berriz, 30 urtetik gorakoentzat.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 40 urte baino gehiago dituzten herritarren % 51,6k covid-19aren kontrako dosi gehigarria jaso dute.
Azken egunetan lortu du EAEk errefortzu dosiaren langa hori (% 50) gainditzea, aurreko buletinean —ostegunekoan— ez zelako % 49ra iristen. Txertaketa pediatrikoari dagokionez, 5-11 urtekoen % 53,2k gutxienez dosi bat jaso dute eta % 7 pasatxok pauta osoa du dagoeneko.