Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

18 urtetik gorako guztiei errefortzu dosirako hitzordua ematen hasi da Osakidetza

EITB Media

EAEko adin nagusi guztiek dagoeneko eskatu dezakete txertoaren errefortzu dosia jasotzeko zita.

  • Foto: EFE

    Foto: EFE

18 urtetik gorako guztiei errefortzu dosirako hitzordua ematen hasi da Osakidetza, osasun zerbitzu publikoko iturriek EiTB Mediari baieztatu diotenez.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 40 urte baino gehiago duten herritarren % 51,6k covi-19aren kontrako dosi gehigarria jaso dute.

Azken egunetan lortu du EAEk errefortzu dosiaren langa hori (% 50) gainditzea, aurreko buletinean —ostegunekoan— ez zelako % 49ra iristen. Txertaketa pediatrikoaren ere lortu da marka bera, eta 5-11 urtekoen % 53,2k gutxienez dosi bat jaso dute. % 7 pasatxok pauta osoa du dagoeneko.

Guztira, 1.843.106 pertsonak jaso dute dosi bat, eta 1.820.980k pauta osoa dute. Ehunekotan jarrita, xede biztanleriaren % 93,2 eta % 92 dira. % 3,2k ez dute txertoa hartu kontraindikazioagatik edo uko egin diotelako.

Adin tarteka, 20-29 urtekoek dute inokulazio maila txikiena: % 83,2k du pauta osoa. Kontrara, babestutakoen ehuneko handiena 80-89 urtekoen artean dago (% 97,3).