Gizartea
MENDIA
Igandean Belaguan erraketekin txangoa egiten ari zela istripua izan zuen gizona hil da
EITB Media
Asteburuan izotz plaka batean irrist eginda hartutako kolpe eta egindako zauri larrien ondorioz hil da Aiegiko 45 urteko bizilaguna Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.
-
Istripua Belaguan. Argazkia: Foruzaingoa
Asteartean hil da igandean Belaguan istripua izan zuen 45 urteko gizona. Aiegiko bizilagunak izotz plaka batean irrist egin zuen erraketekin ibilaldia egiten ari zela, eta erorikoan hartutako kolpeen eta egindako zauri larrien ondorioz hil da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.