Gizartea
Nafarroa
Lau urteko haur bat larri zauritu da hirugarren pisutik erorita, Corellan
agentziak | eitb media
Neskatoa helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; baina, hasiera batean, ez dirudi bere bizitza arriskuan dagoenik.
Lau urteko neskato bat larri zauritu da Corellako (Nafarroa) eraikin bateko hirugarren solairuan dagoen etxebizitza batetik behera erorita.
Nafarroako Gobernuko iturrietatik jakinarazi dutenez, gertakaria 12:45 aldera izan da, eta adingabeak hezurrak hautsi baditu ere, ez du garezur-garuneko traumatismorik; eta larri dagoen arren, badirudi bere bizitza ez dagoela arriskuan.
Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina neskatoa helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramatea erabaki dute.
Foruzaingoak hartu du bere gain gertatutakoa argitzeko ardura.