Itxi

Gizartea

koronabirusa

Nafarroak beheranzko joerari eusten dio, azken orduotan 1.300 positibo baino gutxiago zenbatuta

eitb media

Foru Erkidegoan hautemandako kopururik baxuena da, abenduaren 26tik; 1.098 kutsatze zenbatu zituzten egun horretan.

  • Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Artxiboko argazkia: EFE

    Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak jakinarazitako behin-behineko datuen arabera, 1.248 koronabirus kasu hauteman zituzten larunbatean Foru Erkidegoan. Zifrarik baxuena da abenduaren 26tik; 1.098 kutsatze zenbatu zituzten egun horretan.

Hala, positiboen kopuruari dagokionez, beheranzko joerari eutsi dio Nafarroak, bosgarren egunez jarraian.

Azken 24 orduetan Sarrigurenen zenbatu dituzte dituzte positibo gehien, 59 kasu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.