Itxi

Ume lapurtuak

2.000 bat txosten

Haur lapurtuen kasuak argitzeko ekimena onartu du Kongresuak

Erredakzioa

Odon Elorza sozialistak bultzatu du. Auziarekin harremana duten taldeek Kongresuan berriz ere agerraldia egin dezaten eskatu du gipuzkoarrak.

  • Haur lapurtuen kasuak argitzeko ekimena onartu du Kongresuak

    Odon Elorza sozialistak bultzatu du ekimana Kongresuan.

1940 eta 1990 bitartean Espainian izan ziren ustezko ume lapurtuen eta legez kanpoko adopzioen inguruko salaketak ikertzeko ekimena onartu du astearte honetan Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak, Odon Elorza PSEko diputatuak aurkeztuta. Aho batez onartu dute proposamena.

''Legearen, eskumenen eta aurrekontuen baitan, abiatutako jarduerekin jarraitzeko eta horiek bultzatzeko'' Gobernuari egindako eskaera jasotzen du testuak. Horretarako, hainbat ministerio eta erakunderen arteko koordinazioa eskatu dute, tartean ''Justizia, Osasun eta Barne Ministerioen, Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuen sailaren, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren, Toxikologia Institutu Nazionalaren eta gertatutakoa ikertzen lagun dezaketen beste erakundeen arteko koordinazioa.

Era berean, ministerio horiek eta auziarekin zerikusia duten kolektiboen lana uztartzeko aukera eskainiko lukeen lan talde bat osatzea proposatu du testuak.

Elorzak azpimarratu duenez, onartutako ekimenak kolektibo horien lana eskertu eta biktimei ''adeitasuna'' eskaintzeko helburua ere badu, eta, zentzu horretan, Anadir, SOS Bebes Robados eta Aberoa elkarteen lana goraipatu du. Egun 2.000 bat txosten ireki direla eta Fiskaltzaren esku 894 kasu daudela gogoratu du Elorzak.

Talde horiek Kongresuan berriz ere agerraldia egin dezaten eskatu du gipuzkoarrak, koordinazioa bultzatzeko beharrezko baliabideak zeintzuk diren argitzeko.