Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroak bi hildako eta 2.254 kutsatze berri atzeman ditu
EITB Media
Kutsatze horiek 5.148 proba egin ostean atzeman dituzte, eta % 43,8ko positibotasuna utzi dute.
-
Erizain bat adineko gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Covid-19agatik izandako positiboek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, baina bi milatik gora dira oraindik, 2.254 kasu zenbatu baitituzte ostegun honetan, baita bi heriotza eta 15 ospitaleratze ere, hiru ZIUetan, Foru Gobernuaren datuen arabera.
Kasu berriak aurreko egunekoak baino gutxiago dira, orduan 2.674 kasu zenbatu baitziren eta % 45,2ko positibotasuna. Asteartean 2.999 kasu izan ziren (% 43,6), astelehenean 3.507 kasu (% 49,3), igandean 2.200 kasu (% 59,6ko positibotasuna), larunbatean 2.021 positibo berri (% 51,7), ostiralean 3.082 kutsatze (% 47,1eko positibotasuna) eta joan den asteko ostegunean 1.782 kasu (% 54,4).
Txertoei dagokienez, atzo 7.232 eman ondoren, guztira jarritako dosiak 1.282.350 dira, eta pauta osoa duten 541.834 pertsona daude.