Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Sara Pinaren ustezko hiltzailea, Parisera noiz eramango zain
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako hiriburuan tramitatzen dituzte euroaginduak. Horregatik eramango dute bertara, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek adierazi dutenez.
-
Sara Pinaren ustezko hiltzailea, Parisera eramateko zain
Sara Pinaren ustezko hiltzailea Parisera eramango dute datozen orduetan, atzo Frantzian atxilotu ostean. Hain zuzen ere, Boisredonen harrapatu zuten jendarmeek 41 urteko gizona.
Frantziako hiriburuan tramitatzen dituzte euroaginduak. Horregatik eramango dute bertara, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek adierazi dutenez.
Oraingoz ez dute argitu Paristik noiz bidaliko duten Nafarroara, baina gutxienez bi egunez egongo da han.
Atxiloketa agindu zuen Tuterako guardiako epailearen arabera, emakumea hil zuela frogatzen duten zantzuak daude. Hilketa burutu ostean, Frantziara alde egitea erabaki zuen.
Atzo goizean, Boisredongo zerbitzugunetik gertu, furgoneta txiki eta zuri batek arreta jo zien jendarmeei, eta gelditu egin zuten, bilaketa agindua zeukan ibilgailu bera ote zen jakiteko.
Atzo bertan elkarretaratzeak egin zituzten Cortesen eta Tuteran, Sara Piña gogoan.