Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Lau pertsona hil eta 31 ospitaleratze berri izan dira Nafarroan, horietatik hiru ZIUetan

Onintza Aiestaran | EITB Media

Guztira, 257 pertsona daude ospitaleratuta covid-19ak jota, horietatik 33 ZIUetan. Asteartean 2.999 positibo hauteman ziren; duela astebete, 3.616.

  • Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea

    Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea. Artxiboko argazkia: EFE

Lau pertsona hil ziren atzo covid-19aren eraginez Nafarroan, 2.999 kasu berri izan ziren egunean, Nafarroako Gobernuak asteazken honetan emandako datuen arabera.

6.885 proba eginda, 2.999 kasu hauteman ziren, eta, ondorioz, positibotasun-tasa % 43,6koa da. Iragan asteartean 3.616 kutsatze zenbatu ziren (positibotasun-tasa % 47,1ekoa).

31 pertsona berri ospitaleratu dituzte, horietatik hiru ZIUetan. Guztira, 257 gaixo daude koronabirusak jota ospitaleetan, 33 ZIUetan. 

Kutsatu berri gehien izan dituzten udalerrien buruan Iruñea ageri da. II. Zabalgunean, esaterako, 89 zenbatu dituzte; Arrotxapean, 86; Donibanen, 80; eta Txantrean eta Arrosadian, 70. Ondoren, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Tutera (152), Sarriguren (100), Burlata (95) eta Barañain (85).

Txertaketari dagokionez, atzo 7.219 dosi jarri zituzten. Guztira 1.267.279 pertsonak jaso dute dosiren bat, eta 541 019 herritarrek dute pauta osoa Nafarroan. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.