Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Espainiako Gobernuak ostegunean ezarriko du antigenoen autotesten gehieneko prezioa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak gehienezko prezioak ezarriko ditu, maskarak edo hidrogela bezalako beste osasun-produktu batzuekin egin zuen bezala.

  • Antigeno-testa. Artxiboko argazkia: EITB Media.

    Antigeno-testa. Artxiboko argazkia: EITB Media.

Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak, beste sail batzuek eta autonomia erkidegoek parte hartzen duten Osasun Ministerioaren kide anitzeko organoak, datorren ostegunean finkatuko du antigenoen autodiagnostiko testen gehieneko prezioa.

Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Ministroen Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Bertan, herritarren "kezka" ulertzen duela esan du, proba horien prezioak azken asteetan izan duen igoeragatik.

Espainiako Gobernuak gehienezko prezioak ezarriko ditu, maskarak edo hidrogela bezalako beste osasun-produktu batzuekin egin zuen bezala.

Farmazietatik haratago dauden establezimenduei salmenta irekiko ote zaien galdetuta, Carolina Darias Osasun ministroak bihar eta ostegunean egingo dituen agerraldiei itxaron beharko zaiela esan du Rodriguezek, lortutako akordioei buruzko xehetasun gehiago emateko.