Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Zer aldaketa ekarriko ditu Osakidetzak antigeno-probei lotuta aurkeztutako protokolo berriak?

EITB MEDIA

Aurrerantzean, farmazian erosi eta etxean egindako proba batean positibo ematen duenak etxean bakartu beharko du, baina ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko.

  • Test antígenos

    Test antígenos

Osakidetzak aldatu egin du botiketan saltzen diren antigeno-probei lotutako protokoloa; izan ere, hemendik aurrera, horietako test batean positibo ematen duenak etxean bakartu beharko du, eta soilik baja bat kudeatzeko baieztapena behar badu bete beharko du farmaziako testari buruzko webguneko inprimakia, Osakidetzak emaitza egiazta dezan.

Zer ekarriko du aldaketa honek? Osakidetzak EITB Mediari baieztatu dionez, protokolo berri honekin, alde batetik, Lehen Arretako lan-karga arintzea espero dute; izan ere, farmazian erositako proba auto-diagnostikoetan positibo ematen duena ia seguru kutsatuta egon da. Hortaz, erdiko pausoa saihesten dute, baeztapen ofiziala. Horrela, lana arindu eta, aldi berean, positiboak zirkulaziotik kentzea ekarriko lukeela uste dute.

Lasaitze horrez gain, bada beste kontu bat: aurrerantzean ez dira positibo guztiak jakinaraziko, eta, hortaz, datuen zenbaketan ere eragina izango du horrek, emango diren datuetan ez baitira dauden positibo guztiak zenbatuko, etxean egindako test horietan atzemandako posiboak ez baitira kontuan hartuko.

Nolanahi dela, sintomak okertuz gero edo positibo eman duena talde zaurgarri batekoa bada, Lehen Mailako Arretan artatuko dute.