Gizartea
Koronabirusa
Goiak "beste aukera batzuk aztertzea" nahi du, haurrek Donostiako egun handia ospatu ahal izateko
EITB MEDIA
Haurren Danborrada bere horretan egitea "ezinezkoa" dela berretsi du alkateak, baina "beste formatu batean zerbait egin ahal izatea" asteartean zehaztekotan gelditu dira.
-
Eneko Goia Donostiako alkatea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Ikastetxeekin datorren asteartean berriro bilduko direla iragarri du Eneko Goia Donostiako alkateak, "beste aukera batzuk aztertzeko". Haurren Danborrada bere horretan egitea "ezinezkoa" dela berretsi du alkateak, baina "beste formatu batean zerbait egin ahal izatea" asteartean zehaztekotan gelditu dira.
"Osagai sinboliko" bezala, desfilatu nahi duten haur danborradako konpainiek "ezohiko formatu batean" egin ahal izatea nahi du Udalak. Nola datorren asteko bileran "zehaztuko" dute.
Donostiako Udala umeen eta helduen danborradetako arduradunekin bildu da aurtengo ospakizuna aurrera eramango zen ala ez erabakitzeko. Azkenean, aurtengo Danborrada ez ospatzea erabaki dute.
Bileran tokiko agintariek hartu dute parte, zazpi auzotako delegatuekin batera.
"Aurreikuspen guztien arabera, urtarrilaren 20an egoera ez da ona izango", beraz, ez da banderaren igoerarik ezta jaitsierarik izango, iragarri du . "Halabeharrez eta tristura handiz" hartutako erabakia izan dela adierazi du buruzagiak.