Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Frantzia prest dago covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hala adierazi du Jean Castex Frantziako lehen ministroak. Behin agintariek argi berdea ematen dutenean, laugarren dosia edo bigarren errefortzu dosia jartzen hasiko direla esan du.

  • Osasun langile bat txertoa jartzen Frantziako ospitale batean

    Osasun langile bat txertoa jartzen Frantziako ospitale batean. Artxiboko irudia: EFE

Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegun honetan esan duenez, Frantzia prest dago covid-19aren laugarren txertoa edo bigarren indartze dosia jartzen hasteko, behin  osasun agintariek horretarako baimena ematen dutenean.

"Osasun agintariek bide ematen digutenean, hasiko gara", esan du Castexek Frantziako hainbat komunikabideetan.

Naftali Bennett Israelgo lehen ministroak asteartean esan zuenez, covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosi batek antigorputzak bost aldiz handitzen ditu ziztada jarri eta astebetera. Israelen txertoaren laugarren dosia jasoko dute 60 urtetik gorakoek eta osasun langileek.