Eskolara itzultzeko protokoloa: musukoa derrigorrezkoa eta lehiaketarik ez eskola kirolean
Dagoeneko bidali dute EAEko ikastetxeetara covid-19aren aurrean jarduteko protokolo eguneratua. Berritasunen artean daude, besteak beste, musukoaren erabilera itzuliko dela jolastokietara edota burbuila ikasgela osoa izango dela berriro.
Eskolaz kanpoko jardueretan ere, aldaketak izango dira. Burbuilari eutsi beharko zaio, egoera epidemiologikoak hobera egin bitartean. Eskola-kirolari dagokionez, berriz, soilik entrenamenduak egingo dira, lehiaketarik ez, eta, ahal dela, kanpoaldean edo ondo aireztatutako barrualdeetan egingo da.
Neurri horiek guztiak pandemiaren bilakaeraren arabera alda daitezke, eta aurreko ikasturteko protokoloetan jasotako egoeretara itzuli.
Gabonen ostean ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzuliko direla baieztatu ostean, asteazken honetan jaso dute EAEko ikastetxeek covid-19aren aurrean jarduteko protokolo eguneratua.
Maskara nahitaez erabili beharko da, distantzia edozein dela ere, baita jolastokietan ere. Urrian maskarak kendu ziren aisialdiarako, eta kanpoaldean Bigarren Hezkuntzarako (distantzia zainduta, bazkaltzeko eta jarduera fisiko bizia egiteko).
6 urtetik beherakoek (Haur Hezkuntza), Hezkuntza Bereziko gela egonkorrek eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako ikasleek ez dute musukoa eraman beharko. Dena dela, 6 urtetik beherakoei autobusean maskara erabiltzea gomendatu dute.
Ikasgela barruko taldeen antolaketari dagokionez, burbuila-taldeak edo Bizikidetza Egonkorreko Taldea (BET) itzuliko dira: tutorearekin batera ikasle-kopuru mugatua duen ikasgela burbuilatzat hartuko da berriro. Urrian, maila bereko ikasgela desberdinetako ikasleekin kanpoan elkarreragiteko aukera ireki zen. Orain ez.
Hezkuntza Sailak azaldu duenez, ez da beharrezkoa izango goizetan ikasleei tenperatura hartzea. Norberaren erantzukizunari helduz, etxean bertan tenperatura hartzea gomendatu du.
Birusaren intzidentzia-tasa altuak ikastetxeei zuzenean eragiten die, eta horietan, hala ere, aurrez aurreko hezkuntza bermatzeko helburuari eutsi nahi izan dio Hezkuntza Sailak.
Horregatik, Gabonetako oporretatik itzuli ondoren, indarrean dagoen Protokolo Orokorra zorrotz betetzeko eskaria egin dute, eta, aldi berean, funtsezko alderdi batzuk (kontaktuak mugatzearekin eta espazioak aireztatzearekin zerikusia dutenak, esaterako) indartu egin dituztela jakinarazi du.
Albiste gehiago gizartea
Karabela portugaldarrek Bizkaiko hainbat hondartzetako bainua aztoratu dute
Isuntzan (Lekeitio) bandera gorria jarri eta bainua debekatu behar izan dute. Muskizen, Getxon, Sopelan eta Ibarrangelun ere abisuak jaso dituzte.
21 urteko gazte bat hil da Biriatun, balkoi batetik erorita
Gaztea oporretan zegoen Lapurdin. Larunbatean, erorikoaren ondoren, Baionako erietxera eraman zuten eta igandean hil zen. Fiskaltzak ikerketa zabaldu du gertatutako argitzeko.
Gasteizen aurkitutako gorpua maiatzean desagertutako emakume batena izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila gorpuari egin zaizkion frogen emaitzen zain dago bere nortasuna behin betiko berresteko. Hala ere, jantziak eta ezaugarri fisikoak bat egiten dute maiatzean desagertutako 72 urteko emakumearenarekin eta, beraz, bere bilaketa bertan behera utzi dute.
Guraso bakarreko familiak egiaztatzeko baldintzak sinplifikatzea eskatu du EGABek
Kontseiluak "positiboki baloratzen" du Eusko Jaurlaritza dekretua lantzen aritzea, “babes berezia eman nahi baitie pobrezia-arriskuan, kontziliatzeko zailtasunekin eta gizarte-bazterketako egoeran dauden familia mota horiei”.
Motor bateko bi bidaiariak zauritu dira Valtierran, auto baten kontra talka eginda
Zaurituak 62 urteko gizon bat eta 28 urteko emakume bat dira. Biak ospitalera eraman dituzte.
Bi bikote-lagun atxilotu dituzte Gasteizen, elkarri eraso egitea leporatuta
Udaltzaingoak ageriko zauriekin aurkitu zituen atxilotutako gizona eta emakumea.
Euskal diaspora, Mikel Reparazen erreportaje sortaren bidez
Aste honetan zehar, ETBri esker, diaspora bertatik bertara ezagutuko dugu, erreportaje berezi batzuen bitartez, Mikel Reparazen eskutik.
380 ekitalditik gora, Donostiako Aste Nagusiaz gozatzeko
Uliako Mintegien parkean Dantz Point jaialdia egingo dute, eta, gainera, castellersak izango dira Alderdi Ederren, hilaren 15ean. Su artifizialek 60 urte betetzen dituztela ospatzeko, parte-hartzaile guztiak aurreko urteetan saritutako pirotekniak izango dira.
Euskal kulturaren agertoki bihurtuko da berriro Boise, Jaialdia itzuli da eta
Egitarau bete-betearekin dator bueltan Boiseko Jaialdiaren zortzigarren edizioa, eta uztailaren 29tik abuztuaren 3ra euskal musikak, gastronomiak, dantzak eta herri kirolek hartuko dute hiria.
Uribarri Ganboako urtegiak estalitako herrietako bizilagunak omendu dituzte
50eko hamarkadan urtegia eraikitzeko urpean geratu ziren Ganboa haraneko herrietako biztanleak omentzeko oroitarria jarri dute, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia bertan zela. Ganboa, Barrundia eta Arratzua-Ubarrundia inguruko hainbat herri ur azpian geratu ziren.