Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

3.448 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan

Onintza Aiestaran | EITB Media

100.000 biztanleko intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, eta ia 6.000 kasukoa da.

  • Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU)

    Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU). Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusari lotuta 3.448 kasu hauteman dituzte Nafarroan azken orduetan, Nafarroako Gobernuak asteazken honetan emandako behin-behineko datuen arabera.

100.000 biztanleko intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, eta ia 6.000 kasukoa da.

Bezperan, 3.136 kutsatze berri erregistratu zituzten Nafarroan.

Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan Iruñeko Arrotxapea, Txantrea eta II. Zabalgunea ageri dira 111 kasurekin. Hiru horien atzetik, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Iruñeko Donibane auzoa (105), Burlata (104) eta Barañain (98).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.