Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Aurrez aurreko eskolak urtarrilaren 10ean hastearen alde daude Espainiako Gobernua eta erkidegoak  

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.  

  • Ikasleak, gela batean, EHUko Gateizko campusean. Artxiboko argazkia: EFE

    Ikasleak, gela batean, EHUko Gateizko campusean. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernua eta erkidegoetakoak, tartean EAEkoa eta Nafarroakoa, bat datoz eta aurrez aurreko eskolak urtarrilaren 10an hastea babesten dute, ikasturte hasieratik aurreikusita zegoen moduan, covid-19aren seigarren olatuak goraka jarraitzen badu ere.

Osasun, Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioetako ordezkariak astearte honetan bilduko dira gobernu autonomikoetakoekin ikasleen itzulera batera aztertzeko.

Batzarra 09:00etan egingo dute, Moncloa Jauregian, eta, ondoren, 12:30 inguruan, Carolina Darias, Pilar Alegria eta Joan Subirats ministroek agerraldia egingo dute ebazpenaren berri emateko.

Alabaina, eta azken orduko ezustekorik ez bada, Gabonetako oporraldiaren ondoren aurrez aurreko eskolak datorren astelehenean abiatzea berretsiko dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoetakoek. Hezkuntzako komunitatea (gurasoek, ikasleek, ikastetxeek, unibertsitateek eta sindikatuek osatzen dute) ere aukera horren aldekoa da.