Itxi

Gizartea

Erregetako loteria 2022

Erregetako loteriako batez besteko gastua 20,39 eurokoa da Hego Euskal Herrian

Agentziak | EITB Media

Gastua handiagoa da Bizkaian, 20,39 euroko batezbestekoarekin. Atzetik Araba eta Gipuzkoa ditu, 17 eta 14,8 eurorekin, hurrenez hurren. Azkenik, Nafarroa, 13,64 euroko gastuarekin.

  • Erregetako loteriaren txartel bat.

    Erregetako loteriaren txartel bat. Argazkkia: EITB Media

Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak 20,39 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian, Espainiako Estatuaren batezbestekoa baino gehiago (17,5 euro). Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) batez beste 22,4 euro jokatuko ditu herritar bakoitzak (iazko kopuru bera); Nafarroan, aldiz, 13,64 euro, batez beste.

Gastua handiagoa da Bizkaian, batez beste 28,7 euro jokatuko baititu bizkaitar bakoitzak, eta Araba (17) eta Gipuzkoa (14,8) ditu atzetik.

Dena dela, esleitutako txartel guztiak salduko balira EAEko herritar bakoitzak gastatuko lukeena adieraziko luke kalkulu horrek. Benetako datua jakiteko salmenta amaitu arte itxaron beharko da (urtarrilaren 6an, 10:00etan).

Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu guztira. Urtarrilaren 6an, osteguna, egingo da zozketa, 12:00etan. Lehenengo saria (sari nagusia) serieko bi milioi eurokoa izango da; bigarrena, serieko 750.000 eurokoa, eta hirugarrena, serieko 250.000 eurokoa.