Itxi

Ume lapurtuak

Kaltetuei babesa

Eudelek ume lapurtuen auzian laguntzeko eskatu die udalei

Erredakzioa

Auzi honen inguruko berriek eragindako "alarma soziala" dela eta, "botere publikoek ezin dutela entzungor egin" ohartarazi du Eudelek.

  • Ume lapurtuen auziaren harira hilobi bat ireki dute Galdakaon. Argazkia: EITB

    Ume lapurtuen auziaren harira hilobi bat ireki dute Galdakaon. Argazkia: EITB

Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, 1940 eta 1990 urteen artean izandako ustezko ume lapurreten eta legez kontrako adopzioen kaltedunei laguntzeko eskatu die udalei.

Ohar batean, joan den martxoaren 15ean auzi honen inguruan elkartasuna erakutsi eta beste erakunde batzuekin kolaboratzeko nahia erakusten duen agiria onartu zutela jakinarazi du elkarteak, kaltedunek "egia jakiteko duten eskubidea bermatzeko" helburuarekin.

Eudeleko ordezkariak azken asteetan auziaren nondik norakoak ezagutzeko SOS Ume Lapurtuen Elkartearekin bildu dira azken asteetan.

Auzi honen inguruko berriek eragindako "alarma soziala" dela eta, "botere publikoek ezin dutela entzungor egin" ohartarazi dute eta adostutako idatzian udalei beste erakunde batzuekin "kolaboratzeko" eskatzen zaie, batik bat, Eusko Legebiltzarrak eratu duen ikerketa batzordeari laguntzeko dei egiten die.

Halaber, herrietan izandako klinika pribatuen inguruko agiriak helarazteko bidea errazteko eskatu du Eudelek, baita auziaren baitan elkarteek eta kaltedunek aurkeztutako eskaeren inguruko izapideak azkartzeko ere.