Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroak positiboen marka berria erregistratu du, baita 3 hildako ere
Onintza Aiestaran | EITB Media
3.688 kutsatze hauteman dituzte Nafarroan, bezperako ia kopuru bera. Nafarroa da Europa osoan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua altuena duen eskualdea 3.810 kasurekin.
-
Emakume bat koronabirusaren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Azken orduetan, Nafarroak errekor berria ezarri du covid-19arekin kutsatu direnen kopuruan, eta 3.800 kasutara hurbildu da. Horrez gain, hiru pertsona hil dira azken orduetan eta 17 ospitaleratu dituzte, bi ZIUn.
Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 3.791 positibo berri atzeman zituzten atzo, % 40,5eko positibotasun tasarekin; asteazkenean, berriz, 3693 positibo izan ziren, % 38,4ko positibotasunarekin.
Gaur egun, 163 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik 26 ZIUetan daude.
Zonaldeka, Iruñean Arrotxapea auzoko 151 kasuak, II. Zabalguneko 119 kasuak eta San Joan auzoko 114 kasuak nabarmentzen dira, Nafarroako gainerako herrietan Tutera (125), Lizarra (122), Burlata (120) eta Tafalla (117) nabarmentzen direlarik.
Txertaketari dagokionez, dagoeneko 1.229.758 dosi eman dira, 4.459 atzo, eta guztira 538.234 pertsonak dute pauta osoa.