Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroak markak hautsi ditu 2.419 positibo berri zenbatuta
Onintza Aiestaran | EITB Media
Iruñeko II. Zabalgunean 112 kasu erregistratu dituzte, Sarrigurenen, 84; Lizarran, 83; eta Iruñeko Arrotxapean auzoan 74.
-
Bezeroak Iruñeko taberna baten barrualdean kontsumitzen. Artxiboko argazkia: EFE
Pandemia hasi zenetik inoiz egun bakarrean zenbatutako positibo kopuru handiena erregistratu du Nafarroak astelehen honetan, 2.419 kasurekin, Nafarroako Gobernuak astearte honetan emandako behin-behineko datuen arabera.
Aurreko marka Gabon egunekoa zen: 2.036 positibo. Gainera, foru erkidegoan 2.000 kasuko langa gainditzen den bigarren aldia da.
Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan Iruñeko II. Zabalgunea ageri da 112 kasurekin. Ondoren, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Sarriguren, 84; Lizarra, 83; eta Iruñeko Arrotxapea auzoa, 74.