Gizartea
KORONABIRUSA
1.098 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Onintza Aiestaran | EITB Media
Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira. 146 pertsona ospitaleratuta daude gela arruntetan, eta 26 zainketa intentsiboetako unitateetan.
-
Jende ilara luzea Nafarroako osasun etxe baten aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroak 1.098 covid-19 kasu berri erregistratu zituen igande honetan, % 27,5eko positibotasunarekin, eta aurreko eguneko 1.196 positiboen aldean (% 24,8ko positibotasuna), Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira.
Kasu berrien kopuruak aurreko egunekoen antzekoak dira. Ostiralean 2.036 kasu izan ziren, pandemiaren maximoa, eta positibotasun-tasa % 25,2koa izan zen. Ostegunean 1.942 kasu zenbatu zituzten (% 24,9), asteazkenean 1.611 (% 22,9), 1.099 kutsatu asteartean (18ko positibotasuna), 921 kasu astelehenean (17,6) eta 537 kasu joan den igandean (16,6).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, igande honetan 146 pertsona zeuden ospitaleratuta (142 aurreko egunean), eta horietatik 26 zainketa intentsiboetako unitateetan zeuden (28 egun lehenago), 7 ospitaleratze berrirekin, bat ere ez intentsiboetan.
Kutsatze gehien izan dituzten udalerrien buruan Iruñea ageri da 301 kasurekin: Arrotxapea, 41; II. Zabalgunea, 38; Txantrea; 28; Donibane; 26. Nafarroako hiriburuaren atzetik, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Tutera, Sarriguren, Barañain, 36, Lizarra, 29, Viana, 27; Tafalla, 24; Burlata, 23; Zizur Nagusia, 22; Aranguren, 21 eta Altsasu 20.
Nafarroako gainerako herrietan Barañainen (34), Sarrigurenen (29), Lizarran (28), Vianan (25), Tafallan (24), Burlatan eta Zizur Nagusian (22), Arangurenen (21) eta Altsasun (20) detektatutako kasu berriak nabarmentzen dira, Tutera osoan 48 positibo izan baitira.
Gainera, atzo 2.175 txerto-dosi eman zituztn covid-19aren aurka, eta, ondorioz, duela urtebetetik 1.211 813ra igo zen inokulatuen kopurua Nafarroan. Nafarroan, 537.119 pertsonak dute jad jarraibide osoa.