Itxi

Gizartea

koronabirusa

Positiboek behera egin dute Nafarroan, baina 1000 kasuen gainetik daude oraindik

agentziak | eitb media

Ostiralean 2.036 kasurekin marka berria hautsi ondoren, koronabirus kutsatzeak erdira murriztu dira ia, baina 1.000 kasuen gainetik jarraitzen dute.

  • Iruñeko Udal Plaza. Argazkia: EFE

    Iruñeko Udal Plaza. Argazkia: EFE

Ostiralean 2.000 covid-19 kasu baino gehiagorekin marka hautsi ondoren, Nafarroan behera egin dute zifrek larunbat honetan. Guztira, 1.165 positibo hauteman dituzte, alegia, erdira murriztu dira ia.

Joan den asteartean 1.000 koronabirus kasuen langa gainditu zuen Foru Erkidegoak, aste osoan zehar zifra horren gainetik mantentzeko.

Nafarroak marka berria ezarri zuen ostiralean, abenduaren 24an. Izan ere, 2.036 kutsatze hauteman zituzten, % 25,16ko positibotasun-tasarekin.

Gainera, aste honetan 17 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte koronabirusa dela eta. Horietako hiru ZIUetara eraman behar izan dituzte, eta pertsona bat hil da.

Ilara luzeak ospitalez kanpoko larrialdietan, covid-19aren proba egiteko

Coctor San Martin anbulatorioa. Irudia: EFE

Coctor San Martin anbulatorioa. Irudia: EFE

Pertsona asko joan dira Iruñeko Doctor San Martin anbulatorioko ospitalez kanpoko larrialdietako zerbitzura, covid-19a atzemateko proba egitera.

Nafarroako Gobernuak larrialdi zerbitzuak detekzio probak egiteko ez erabiltzea gomendatu zuen arren, ilara luzeak sortu dira goizean goizetik.

Azken egunetan (abenduaren 16tik 23ra), 37.305 proba diagnostiko egin dira Nafarroan (biztanleriaren % 5,6).