Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroako Justiziak ukatu egin du adinekoen egoitzetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzea
AGENTZIAK | EITB Media
Epaileen ustez, "erabaki hori Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak bakarrik erabaki dezake".
-
Bisitak adinekoen egoitza batean. Argazkia: EFE.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak ukatu egin du nagusien egoitzetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzea, Foru Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak "aginpiderik ez duelako".
Magistratuak ez dira gaiaren muinean sartzen, hau da, neurriaren proportzionaltasuna eta horrek oinarrizko eskubideetan izan dezakeen eragina aztertzean, baina uste dute "erabaki hori Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak bakarrik erabaki dezakeela".
Autoaren aurka errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Gorenean.