Gizartea
Koronabirusa
1.000 kasuen langa gainditu du Nafarroak
O.P. | EITB Media
1.099 positibo zenbatu dira azken orduotan, omikron aldaeraren eraginez egin dute gora kutsatzeek. Duela astebete hautemandako 709 kasuen eta duela bi asteko 655 kasuen gainetik daude. Intzidentzia 100 000 biztanletik 1.400 kasutik gorakoa da.
-
Iruñeko Udaletxe Plaza. EFE.
Nafarroako Foru Erkidegoan 1.099 koronabirus kasu hauteman dituzte asteartean zehar, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. 1.000 kasuen langa psikologikoa gainditu da, beraz.
Gainera, Foru Gobernuak bi hildakoren berri eman du. Iazko datuekin alderatuta, kasuen gorakada esanguratsua da; izan ere, 2020ko abenduaren 20an 134 positibo antzeman zituzten, eta abenduaren 21ean 84 izan ziren.
Osasun Ministerioaren arabera, 100.000 biztanleko 1.488 kasuko intzidentzia du Nafarroak.
Asteartean 7 pertsona gehiago ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn. Une honetan 127 paziente daude ospitalean, horietako 24 ZIUn.
Atzo 6.119 proba egin zituzten Foru Erkidegoan, eta positibotasun tasa % 18koa izan zen.
Omikron aldaeraren eraginez, nabarmen egin dute gora kasuek; duela astebete hautemandako 709 kasuen eta duela bi asteko 655 kasuen gainetik daude asteartekoak.
Iruñean 311 kasu hauteman diura; 37 II. Zabalgunean, 33 Arrotxapean eta Donibanen, 31 Txantrean eta Milagrosan eta 28 Alde Zaharrean eta I. Zabalgunean.
Iruñetik kanpo, Tuteran zenbatu dira kasu gehien, 61. Barañainen 36 kasu izan dira, Sarrigurenen 35, Mutiloan 26, Burlatan eta Lizarran 24 eta Uharten eta Vianan 22.
Asteartean 5.822 txerto jarri zituzten. Guztira, dagoeneko 1.200.875 dosi eman dituzte, eta 535.735 pertsonak bukatu dute txertaketa.