Gizartea
Koronabirusa
Covid-19arekin kutsatutako pertsonen kontaktu estuek ez dute koarentenarik egingo, txertatuta badaude
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Orain arte, omikron, beta edo gamma aldaerekin kutsatutako pertsonekin harreman estua izan dutenek 10 eguneko itxialdia egin behar zuten, txertoa jarrita izan arren. Alabaina, Osasun Publikoaren Batzordeak irizpide hori aldatzea erabaki du.
-
PCR proba baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Koronabirusarekin kutsatutako pertsonen kontaktu estuek ez dute koarentenarik egin beharko, txertoaren pauta osoa jarrita badute.
Orain arte, omikron, beta edo gamma aldaerekin kutsatutako pertsonekin harreman estua izan dutenek 10 eguneko itxialdia egin behar zuten etxean, baina gaur Osasun Publikoaren Batzordeko adituek araudia aldatzea erabaki dute.
Edonola ere, kasu positibo batekin harreman estua izan duten pertsona horiei beren jarduerak 10 egunez mugatzea gomendatuko zaie. Batez ere harreman sozialak murriztea eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea eskatuko diete.
Halaber, sintomarik izanez gero, berehala isolatzeko eta osasun zentroa deitzeko galdegingo zaie.