Itxi

Gizartea

Gabonak

Aurten ere ez da Olentzeroren desfilerik izango Iruñean

O.P. | Eitb Media

Nafarroaok osasun egoera dela medio, bertan behera gelditu da Olentzeroren desfilea. Olentzeroren Lagunak Elkarteak, desfilea antolatu ohi duen elkarteak, prentsaurrean azalduko ditu goizean erabakiaren zergatiak.

  • Olentzeroren desfilea Iruñean. Eitb-ren artxiboko irudia.

    Olentzeroren desfilea Iruñean. Eitb-ren artxiboko irudia.

Olentzeroren Lagunak Elkarteak aurtengo Olentzeroren desfilea bertan behera uztea erabaki du, Nafarroako osasun egoera dela eta. Hala, Iruñean ikazkinaren desfilerik gabeko bigarren urtea izango da.   

Festaro / Auzo News-ek jakinarazi du Twitter bidez elkarteak hartutako erabakia.

Elkarteak joan den asteazkenean iragarri zuen desfilea egiteko asmoa, beharrezko prebentzio neurriak hartuta, hori bai. Halere, azkenean, desfilea bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Gaur goizean eskainiko duten prentsaurrekoan azalduko dituzte erabakiaren arrazoi zehatzagoak.