Itxi

Gizartea

Koronabirusa

500etik gora daude kutsatzeak Nafarroan, aurreko asteetako datuak gaindituta

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Tuteran zenbatu dituzte positibo gehien, 24 zehazki. Ondoren datoz Iruñeko Arrotxapea (21) eta Leitza (20).

  • Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen.

    Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirus 537 positibo berri baieztatu dituzte Nafarroan, 3.231 proba egin ondoren, beraz, % 16,6ko positibotasun tasa, Foru Erkidegoko Gobernuaren arabera.

Larunbatean 488 kutsatze eta % 14,3 ko positibotasuna zenbatu zituzten. Ostiralean 683 kasu berri eta % 14,7ko positibotasuna baieztatu zituzten, ostegunean 708 kasu (% 15,2), asteazkenean 652 positibo (% 14,5), asteartean 709 kasu (% 14,2), astelehenean 659 positibo (% 14,2) eta igandean 459 kasu (% 15,6).

Azken egunean hildako bat izan da, eta bost ospitaleratze berri, horietako bi ZIUetan. Horrela, 126 paziente daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 23 ZIUetan.

Txertaketari dagokionez, igandean 2.932 dosi eman zituzten; guztira, 1.188.970. Txertaketa 534.810 pertsonak bukatu dute.

Herriz herriko datuei erreparatuta, Tuteran zenbatu dituzte gehien, 24 positibo. Iruñeko Arrotxapea, 21 kasurekin, eta Leitza, 20rekin, datoz segidan. Bestalde, Sarrigurenen 19 positibo izan dituzte, eta Iruñeko II. Zabalgunean, 17.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.