Seigarren olatuari aurre egiteko "neurri orokorrak" hartzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi
Iñigo Urkullu lehendakariak uste du covid-19aren pandemiaren aurkako borrokan ez dela eraginkorra erabaki "desberdinak" hartzea, erkidegoek dituzten baliabideen araberakoak, alegia, eta seigarren olatua geldiarazteko "neurri orokorrak" aztertzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiko presidenteari.
Urkulluk gutuna bidali dio gaur goizean Sanchezi, Presidenteen Batzarra deitzeko eskatuz, eta, handik gutxira Moncloak iragarri duenez, bilera datorren astearen hasieran egingo dute.
Eskutitzean, lehendakariak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan, txertatu daitekeen populazioaren % 91 baino gehiago txertatu dela, eta une honetan, hirugarren errefortzu dosiak eta 12 urtetik beherakoen txertaketa martxan direla, duela urtebete ez bezala.
"Baina horrekin batera, egia da une honetan azken 22 hilabetetan ezagutu ez dugun intzidentzia-tasa dugula. Eta azken honek eragina du gero eta kezkagarriagoa den ospitaleetako presioan baita Lehen Mailako Arretan ere, beste gaixotasun biriko batzuk ere izaten diren urtaro berean, hain zuzen ere. Honek guztiak bat egiten du interakzio sozial gehiago izaten dugun garaiarekin eta osasun-arloko profesionalen lan-egutegi konplexuarekin" gehitu du.
Gutunean, Urkulluk "kezka berezia" agertu du "osasun arloko langileen nekea" dela eta, baita koronabirusak jotako gaixoek ospitaleetako ohe arrunt zein ZIUetako gehiago hartzeak beste gaixoengan izan ditzakeen ondorioekin.
"Aurreko guztia azalduta, eta Euskadiri bakarrik eragiten ez dion errealitatea dela iritzita, adierazten dut ez dela positiboa erabakiak desberdinak izatea, erkidegoetan ditugun tresnen arabera, ezta bultzatu nahi diren neurrien ondorioz izan daitezkeen erreakzio sozialen araberakoak ere", gaineratu du.
Hori dela eta, premiazko bilera telematikoa eskatu du erkidegoetako eta hiri autonomoetako presidenteekin, Espainiako Osasun ministroarekin, autonomia erkidegoetako Osasun kontseilariekin eta Osasun Publikoko arduradunekin.
"Proposatzen dudana egoerari buruzko diagnostikoa eta horri aurre egiteko neurri orokorren azterketa partekatzea da" amaitu du gutuna.
Albiste gehiago gizartea
Begoñako Ama itsas prozesioan eraman dute Santurtzitik Bilbora
Begoñako Ama Santiagoko katedralean dago jada, Santurtzitik abiatu den itsas prozesio batean Bilbora iritsi ondoren. Berrehun pertsona baino gehiago zihoazen beste ontzi batzuek lagunduta joan da Begoñako Ama bide osoan.
Bilboko Udaltzaingoko langileen % 90ek parte hartuko dute Aste Nagusiko segurtasun-operatiboan
Gaur, Bilbon, Segurtasuna Koordinatzeko Batzordearen bilera egin da, datorren larunbatean, abuztuaren 16an, hasiko den Aste Nagusiko segurtasun-operatiboa prestatzeko. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eguneko 24 orduetan patruilatuko dute jai-gune nagusietan, eta eraso matxisten eta gorroto-delituen prebentzioari emango diote lehentasuna.
Tafallak su artifizialak bertan behera utzi ditu su arriskuagatik
Bero boladak eta suteen muturreko arriskuak prebentzio neurriak hartzera behartu dute Tafallako Udala.
Bilbok segurtasuna indartuko du Aste Nagusira begira, edozein erasoren prebentzioan arreta jarrita
Gainera, alkoholemiaren eta drogen kontsumoaren prebentziozko kontrolak indartuko dira, eta legez kanpoko kaleko salmenta ere kontrolatuko da. Herritarrek edozein unetan jarri ahal izango dituzte salaketak.
Alerta laranja: Ostirala asteko egunik beroena izango da
Alerta laranja Hego Euskal Herri osoan izango da indarrean, kostan salbu. Iragarpenaren arabera, tenperatura 40 gradutik gorakoa izango daBizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta kostaldean 35 gradura iritsiko dira termometroak.
Eusko Jaurlaritzak Erlijioen arteko Kontseilua sortuko du, Jumillako gisako egoerak saihesteko
Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendariak Radio Euskadin azpimarratu duenez, "erlijio guztiek dute beren jarduerak diskriminaziorik ¡gabe garatu ahal izateko eskubidea", eta, beraz, "ez dira onargarriak" Jumillan komunitate islamiarrarekiko izanda diren "jarrerak".
Zergatik bihurtu dira baso-suteak lehen baino arriskutsuagoak?
60ko hamarkadan, suteak 1. eta 2. mailakoak ziren, baina denborak aurrera egin ahala, sute horiek areagotu egin dira, eta, azken hamarkadetan, oso larriak izatera igaro dira, bosgarren eta seigarren mailakoak.
Hiru pertsona hil dira dagoeneko Espainiako suteetan
10.000 pertsona etxetik atera behar izan dira Estatuan suteengatik; Zamora, Leon eta Ourense kiskaltzen ari dira. 30 bat sute aktibo daude, horietatik 14 larriak, eta zortzi autonomia erkidego alertan daude sugarrengatik.
Eneko Goiak jaien lehen egunen "balantze positiboa" egin du eta Aste Nagusiaz gozatzen jarraitzeko deia egin die herritarrei eta bisitariei
Donostiako alkateak azpimarratu duenez, ez da "gertakari aipagarririk" izan, eta hori "albiste ona" dela uste du. Aste nagusia alaitasunez, giro onean eta umorez gozatzen jarraitzeko deia egin du Eneko Goiak.
Nafarroak 11 tularemia kasu baieztatu ditu aurten, eta horietako zazpik ospitaleratzea behar izan dute
2024an, bi kasu diagnostikatu ziren. Ultzama, Larraun eta Iza ibarretan izan dira kasu gehien. Lau kasutan gaixoek karraskarien gorpuak ukitu zituzten, eta beste lautan, berriki izan zuten kaparren ziztada. 2025ean 60 kasu baino gehiago baieztatu dira Espainiako Estatuan.