Itxi

Gizartea

Michelin Izarrak 2022

Julen Baz sukaldari zornotzarrak bere lehen Michelin izarra lortu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Dimako Garena Jatetxean egin duen lanagatik saritu dute. Sukaldaritza tradizionala berrasmatu du teknika modernoak erabilita.

  • Julen Baz Garena Jatetxeko sukaldaria.

    Julen Baz Garena Jatetxeko sukaldaria.

Dimako Garena Jatetxeko Julen Baz sukaldariak bere lehen Michelin izarra lortu du, gaur gauean Valentzian egin duten ekitaldian.

Sukaldari zornotzarrak errezeta tradizionalak berrasmatzen ditu tokiko produktuak eta teknika modernoak erabiliz.

Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak bi izarrekin segitzen du eta zerrenda horretara gehitu dute Amelia by Paulo Airaudo proiektua. Donostiako Kontxaren parean dagoen lokalean euskal gastronomia Argentinako, Italiako eta Japoniako sukaldaritzarekin nahasten dute, sormen handiko menuak eskainiz.

Bestalde, Juan Mari eta Elena Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijan eta Eneko Atxa sukaldarien jatetxeek hiru izarrekin jarraituko dute beste urte batez.