Gizartea
Koronabirusa
1.984 kutsatze berri izan dira EAEn eta intzidentzia 969 kasura iritsi da
Agentziak | EiTB Media
Covid-19 duten 332 gaixo daude EAEko ospitaleetako geletan, eta 92 zainketa intentsiboen unitatean (ZIU), bezperan baino bat gehiago. Sagarduik adierazi duenez, "pandemiaren unerik okerrena ez den arren", egungo egoera "oso kezkagarria da".
Covid-19 gaitzaren 1.984 kutsatze berri izan dira astelehenean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 625 gehiago, eta horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 969,58 kasura iritsi da, pandemia hasi zenetik gehien.
Gainera, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astearte honetan plazaratutako datuen arabera, covid-19 duten 332 gaixo daude EAEko ospitaleetako geletan, eta 92 zainketa intentsiboen unitatean (ZIU), bezperan baino bat gehiago.
Osasun sailburuak agerraldian adierazi duenez, "pandemiaren unerik okerrena ez den arren", egungo egoera "oso kezkagarria da" koronabirusaren zabalkundeari dagokionez bereziki.
Gainera, omikron aldaeraren Euskadiko lehen sei kasuak atzeman ditu Osakidetzak. Hain zuzen ere, sei kasu horietako bost Bizkaian identifikatu dituzte, eta, bestea, Araban.