Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Urtebeteko kutsatze kopuru handiena izan da Nafarroan azken orduetan, 655

O.P. | EITB Media

Duela astebeteko kutsatzen bikoitza pasa dira atzo hautemandakoak. Atzo 120 pertsona zeuden Nafarroako ospitaleetan, horietako 17 zainketa intentsiboetako unitateetan.

  • Emakume bat beste bati musukoa jartzen laguntzen. EFE

    Emakume bat beste bati musukoa jartzen laguntzen. EFE

Nafarroan 655 positibo zenbatu dira azken orduetan, urtebeteko zifrarik altuena.

Nafarroako Gobernuak aurreratu dituen behin behineko datuen arabera, 179 kasu izan dira Iruñean (atzo 103 izan ziren), II. Zabalgunean 22, Arrotxapean 21, Txantrean 19,  17 Alde Zaharrean eta 14 Milagrosan, San Juanen 13 eta Ermitagañan 12.

Nafarroako gainerako zonaldeei begiratuz gero, 31 kasu atzeman dituzte Sarrigurenen, 28 Tafallan, 19 Burlatan eta Zizurren, 17 Berriozarren, 16 Altsasun, 13 Erriberrin, eta 11 Zangozan eta Barañainen.

Astelehenean 415 kasu diagnostikatu zituzten Nafarroan eta 435 igandean. Duela astebete 300dik behera ziren kutsatzeak, eta 250 baino gutxiago duela bi aste.

Atzo 120 pertsona zeuden Nafarroako ospitaleetan, horietako 17 zainketa intentsiboetako unitateetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.