Itxi

Gizartea

Noos Auzia

Urdangarinen kide ohiak maiatzaren 22an deklaratuko du inputatu gisa

Erredakzioa

Noos Institutuaren auziaren baitan inputatu gisa deklaratu beharko du Diego Torresek Jose Castro epailearen aurrean.

  • Diego Torres, Iñaki Urdangariren kide ohia. Argazkia: EFE

    Diego Torres, Iñaki Urdangariren kide ohia. Argazkia: EFE

Iñaki Urdangarinen negoziokide ohiak, Diego Torresek, datorren maiatzaren 22an deklaratuko du inputatu gisa Jose Castro epailearen aurrean. Noos Institutuak egindako diru publikoaren ustezko desbideratzea aztertzen ari da Castro. 

Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar batean azaldu duenez, Manuel Gonzalez Peeters Torresen abokatuak goizean egin du bere bezeroaren agerraldiaren eskaera formala eta maiatzaren 17aren ostean dei diezaiotela eskatu du, egun horretan egingo du agerraldia, hain zuzen, Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiak.

Ondorioz, epaileak maiatzaren 22an ezarri du Torresen deklarazio eguna, Torresek 09:30ean joan beharko du deklaratzera.