Itxi

Gizartea

radio euskadin elkarrizketa

Zenbait ostalarik irainak eta hiltzeko mehatxuak jaso dituzte covid ziurtagiria eskatzeagatik

eitb media

Ostalaritzan covid agiria indarrean sartu eta gero, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen gerenteak adierazi du egoera normaltasunezkoa dela, oro har. Dena den, badira pertsonak neurria ezartzen duten ostalariak iraindu, hiltzeko mehatxatu eta gaizki baloratu dituztenak.

  • Covid ziurtagiria. Argazkia: EITB Media

    Covid ziurtagiria. Argazkia: EITB Media

Ostalaritzan covid agiria indarrean sartu eta egun batzuk geroago, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak "normaltasuna" egon dela adierazi du Radio Euskadin, baina bestelako egoerak ere izan dira, bezero batzuei ez baitzaie neurria "ondo iruditu". Ostalariek presioak jasan dituzte negazionisten zenbait fororen partetik, iruzkin negatiboak eta, batzuek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, "irainak eta heriotza mehatxuak".

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak azpimarratu du "kasu isolatuak" direla. Horren hitzetan, ostalaritzak "normaltasunez aritu nahi du, baina gauden egoeran gaude". Sanchezen arabera, covid agiria ez izateagatik ostalaritza lokaletara sartu ezin izan direnak bezeroen "% 10 eta % 20 inguru" dira.