Itxi

Gizartea

Euskararen Nazioarteko Eguna

"Euskara talde lana da" lelopean, beste behin bihotzetik ezpainetara eramateko eskatu dute

EiTB Media

Kirola eta euskara izan dira ardatz nagusiak ekitaldian. Realaren euskara plana ezagutzera eman dute esaterako, edo Eibar taldeak zer nolako inplikazioa duen euskararekin. Etxe abeslari berriztarraren musikak alaitu du ekitaldia, eta Getari Etxegarai aktoreak umore puntua jarri dio.

1:35
EITBren Bilboko egoitza

"Euskara talde lana da" lelopean, beste behin bihotzetik ezpainetara eramateko eskatu dute eragileek. Euskararentzat espazio berriak irabazi behar direla esan du Iñigo Urkullu lehendakariak arratsaldean , EiTBren egoitza nagusian egin den ekitaldian.

Kirola eta euskara izan dira ardatz nagusiak ekitaldian. Realaren euskara plana ezagutzera eman dute esaterako, edo Eibar taldeak zer nolako inplikazioa duen euskararekin.

Etxe abeslari berriztarraren musikak alaitu du ekitaldia, eta Getari Etxegarai aktoreak umore puntua jarri dio. Aurrera begira, gazteak euskararekin inplikatzea izango da erronka nagusietako bat.

Euskara "gure munduaren erdigunean ezartzeko, munduaren parte izateko" konpromisoa hartu du lehendakariak. Urkulluren hitzetan, euskara "gure errealitatearen erdigunean dago, bizitza ulertzeko gure moduan, harremanak izateko gure eran eta gure nortasunean bertan".

Bestalde, euskararen erabilera bizitzako esparru ez formaletara zabaltzearen garrantzia azpimarratu du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak.

"Esparru horietan euskararen bizirauteko gaitasuna dugu jokoan. Datozen urteetako erronka euskararentzako esparru ez formalak irabaztea izango da", nabarmendu du sailburuak.

"Erabileran salto bat ematen baldin bada, hiztun askoren bizipena erabat aldatuko dela egiaztatuko dugu, batez ere gazteak", erantsi du.

Leire Gerenabarrena Euskal Kirol Federazioen Batasuneko gerenteak kirol munduan euskara erabiltzen dutenen erreferentziak izatea garrantzitsua dela uste du.

Euskal Herriko errugbi taldeetako eta Realeko kideek eta Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak parte hartu dute ekitaldian.