Gizartea
Donostia
Esther Ferrerek jasoko du 2022ko Urrezko Danborra
N. B. | EITB MEDIA
Bozeramaileen Batzordeak zuzenean izendatu du diziplinarteko artista, aho batez. Alkateak adierazi duenez, Ferrer "ibilbide luzeko artista da eta sari honekin kulturaren alde egiten duen apustu irmoa berresten du hiriak".
-
Esther Ferrer.
Esther Ferrer artista donostiarrari eman diote 2022ko Donostiako Urrezko Danborra, Udalak jakinarazi duenez.
Ferrer ostiral honetan aukeratu dute Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordean, aho batez, hau da, 27 zinegotzitik 18.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, Esther Ferrer "ibilbide luzeko artista da, eta arte garaikidean muga berriak finkatu ditu". Hala, "hiriak kulturaren alde egiten duen apustua nabarmena berretsiko dugu sari honen bitartez", esan du Goiak.
Disziplina desberdinak landu ditu 1937an Donostian jaio eta egun Parisen bizi den artistak. Performance art izeneko jarduera artistikoan Europako artista onenetako bat da. 2008An Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen eta 2014ean Arte Plastikoen Velazquez saria jaso zuen.