Itxi

Gizartea

Noos auzia

Castro epaileak ez du Iñaki Urdangarinen deklarazioa sinetsi

Erredakzioa

Epailearen autoan jasotzen denez Urdangarin ez zen Noos Institutuko egituratik erabat aldendu, ezta Diego Torres kideagandik ere.

  • Iñaki Urdangarin abokatuarekin. Argazkia: EFE

    Iñaki Urdangarin abokatuarekin. Argazkia: EFE

Bart gauean ezagutu da Jose Castro epaileak Noos auziaren inguruan kaleratutako autoa. Bertan jasotzen denez, epaileak ez du Iñaki Urdangarinek deklaratutakoa sinetsi.

Palmako Dukeak Noos Institutuan kirol gaietako kontseilari gisa jarduten zuela adierazi zuen epailearen aurrean joan den otsailaren 25ean, eta gerentziarekin ez zuela loturarik erantsi zuen. Baina autoak jasotzen duenez, Urdangarin ez zen Noos Institutuaren sozietate saretik erabat aldendu, ezta bere kide Diego Torresengandik ere.

Epailearen iritziz, lekukoen adierazpenek Urdangarin Noos Institutuko sozietate sarearen atzean zegoela erakusten dute, hau da, "Diego Torresen maila berean". "Atzemandako agirietan" ere hori jasotzen dela gaineratu du.

Bestalde,
Iñaki Urdangarini hainbat milioiko fidantza eskatzea ikertzen ari da Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza Auzitegi Nazionala. Zerga Agentziak epaileak eskatutako txostena ematen duenean jakingo da zehazki Palmako Dukeak ustez zenbat diru jaso zuen, eta horren arabera zehaztuko da fidantzaren kopur