Gizartea
Koronabirusa
Donostiak eta Bilbok elkarrekin erabakiko dute datorren astean San Tomas azoka egin ala ez
EiTB Media
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "Bilborekin hitz egingo dugu", San Tomas azoka egin edo ez aztertzeko eta "kontrastatzeko". "Beti" egin dute eta "logikoa" da, erantsi du.
-
Juan Mari Aburto eta Eneko Goia alkateak. Argazkia: EFE/EiTB Media
Donostiako eta Bilboko udalek datorren astean erabakiko dute, modu adostuan, abenduaren 21ean San Tomas festa egin ala ez.
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "Bilborekin hitz egingo dugu", San Tomas azoka egin edo ez aztertzeko eta "kontrastatzeko". "Beti" egin dute eta "logikoa" da, erantsi du.
"Koherenteak izatea desiragarria litzateke", adierazi du Goiak, baita Eguberriei begira ere.
"Erabakirik egokiena hartzeko denbora dugu oraindik", eta datorren astea "epemuga" izango da, esan du Goiak prentsaurrekoan, Udal Gobernua bildu ondoren.
"Gertakarien eta hartzen diren erabakien zain gaude", adierazi du Donostiako alkateak, Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan edo orduetan osasun larrialdia eta neurri murriztaile berriak ezar ditzakeelako.
Goiaren ahotan, "aste honetan erabaki bat hartu beharrik ez dugu, gauza bat ala bestea erabakitzeko denbora dagoelako oraindik".